Bestelakoak - OtrosEuskaraFormakuntzaKultura

Korrika 17ren aldeko festa hasi da

Korrikak aurten 17.edizioa izango du. Apirilaren 7an Trebiñun hasi eta 17an Donostian amaituko da. Hamar egunez Euskal Herriko txoko guztietatik igaroko da euskararen aldeko festa jendetsu hau. Baina hil honen 28tik aurrera, Korrika Kulturalari egingo zaio tartea.

«Euskal Herriak AEKri ematen dion laguntza horretatik apurtxo bat euskal kulturaren bidez itzultzeko». Horrela, hainbat ekitaldi, estreinaldi eta kontzertu egongo dira ikusgai.

Bestalde, eta berrikuntza modura, lehiaketarako tartea zabaldu dute estreinekoz antolatzaileek. Alde batetik bideo laburren sariketa egongo da, eta beste aldetik, bakarrizketena; Euskalaklip eta Euskalaketa, hurrenez hurren.

Euskalaklip

Euskalaklipen helburua 17. Korrikaren leloa, hau da, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari, ahalik eta gehien zabaltzea da. Otsailaren 25era arte izango da lanak aurkezteko epea.

Euskalaketa

Euskalaketaren xedea aldiz, Euskal Herriko euskalakaririk onena hautatzea da. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean antolatu dute lehiaketa hau, eta honekin, euskarazko antzerkizaletasuna sustatu nahi da. Kanporaketak herrialdeka egingo dira eta final nagusia apirilaren 17an izango da Donostian.

Abestia

Korrikako abestia Gose talde arrasatearrak egin du eta *Euskalakari deitzen da, hain zuzen ere.